XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lan honek, batez ere, eukaristia-tradizioa aztertzen du, eta ez kultu-egintza aldetik bakarrik Eukaristia hartuaz, baizik izen horren barnean sartzen diran espiritual gai gehienak (esker egintza, goresmena, sakramentua).
Lehendabizi Eukaristiak Itun Zaharrean dituen sustraiak gogoratzen dizkigu judutarren
Honela egileak Eukaristia barrutik bizitzera eraman nahi gaitu, ez
Alde hontara, Bouyer-en lana
1'go tomoa 1967'an, 2'garrena 1969'an.
Honek, gaur erromatar meza-liburuan aurkitzen diran prefazio guziak, hiru eukaristia-otoitz berriak eta Gure Aita argitzen ditu.
Gure artean ere gai hontaz beste liburu bat azaldu da:
Prefazio eta anafora berrien argitalpenetan aurkitzen diran beste dokumentuetatik dotrina ateratzen du.
Gaiak:
. - Katekesiarako gaiak.
- Anaforaren sentidua.
- Gai premiazkoenak.
- Textuen ezberdintasuna.
- Anafora berriak.
-Anaforaen bereizitasunak erromako liturgian.
Baita ere aurkitzen dugu anafora berrien azterketa bat
Liburu ontan arkituko dituzu lekaimeek Eliz-otoitzari buruz, 1969-ko apirilean Madrid-en izan zituzten itzaldi-gaiak.
Seireun bat lekaime bildu ziran.
Auentzat ez ezik, guretzat ere balio aundiko dira liburu ontako itzaldiak, teoloji aldetik sakon eta mamitsuak diralarik.
Itzlari edo irakasleak auek ziran: Patino, Farnés, Cabestrero, Fernández de la Cuesta, A. Schô*kel, Oñatibia Aitak, eta B. de Isusi Ama.
Itzaldi guzien artean, Farnés-ek emana txalotuko nuke gehienik: Otoitzak duen egitekoa Eliza-osotze-lanean.
Jainko-erriaren jaiot'egunean, Jaube-k bere erria lehenengo aldiz bildu zuanean, Israel-en egitekoen artean otoitza gohieneko mailan jarria izan zan.
Au gogoan artuz, teoloji aldetik ondo ulertzen dira otoitz-bizitzari emanak dauden lekaime eta lekaideen bizitzak.
Eta otoitz-giro ori Jainko-errian indartzeko on diran beste bide guziak ere orrela ulertzen dira.
Bide auek era askotakoak izan ditezke: ordu-garaiak, musika, testoak eta abar.
Gainerako itzlariek, bide auek aztertzen dituzte.
A. Patino-k baditu gauza ederrak otoitzerako egiazko garaiari buruz.
Baita A. Schô*kel-ek ere Eresi azal gogorrenekoeri buruz.